XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itzalak Itzalak gorputz opakuen atzetik argiztatuak direnean sortzen diren zonalde ilunak dira.

Itzalen itxura eta tamainua hauen menpean dago: gorputz opakuaren tamainua, objetu argitsuarekiko kokapena eta bion arteko distantzia.

Itzal eta argiaren zonaldeen artean bitarteko argitasunaren beste alde bat egoten da.

Guztiz argiztatuta eta itzalean ez dagoen zonalde honi argitzal zonaldea deitzen zaio.

Ilargia Eguzkia eta Lurraren artean jartzen denean, Lurrean itzal zonalde handiak agertzen dira.

Fenomeno honi eklipsea deitzen zaio.

Eklipse moeta bi dago: osoak eta ezosoak.

Ariketak 1. Ipin ezazu gurutze bat dagokion lekuetan: egurra ura burdina kristal esmirildua gardena zeharrargitsua opakua.

2. Itzal txinatarrek ondo pasatzen lagun diezazukete.

Saia zaitez zure eskuez hemen ikusten dituzun animalien ziluetak berregiten:.

3. Beha ezazu goiko irudia eta azal ezazu zertan datzan eklipse oso bat eta eklipse ezoso bat.

Argiaren fokua / Oztopoa / Itzala / Argitzala / Pantaila / Itzala eta argitzala / Eguzkia / Ilargia / Lurra / Eklipse osoa / Eklipse ezosoa / Eklipsea.